Aldarrikapena

Aldarrikapena

2014(e)ko ekainaren 28(a), larunbata

Auzotarron Biltzarra, AuzoEtxea egiten. Asteartean, uztailak 1, 19:00etan, Plaza Berrian


Auzotarron Biltzarra, 
AuzoEtxea egiten. 
Asteartean, uztailak 1, 19:00etan, 
Plaza Berrian

AuzoEtxea Irudikatzeko Solastrukea

Ekainaren 25ean auzotar ugari elkartu ginen plaza berrian AuzoEtxea irudikatzen hasteko

Taldetxoetan bilduta iritzi truke aberatsa egin genuen honako gai hauei buruz

Ekarpen interesgarri asko antera ziren eta sintonia handian ari ginela ikusi zen. Taldeetan atera ziren ideiak ikusteko klik egin goiko esteken gainean 


Zeuk ere zure ekarpenak egin nahi badituzu klik egin hemen

Eta hemen bateratze-saioaren bideoak:







2014(e)ko ekainaren 24(a), asteartea

Parte Zaharrean AuzoEtxea behar dugu!!! AuzoEtxea irudikatzeko SolasTrukea, asteazkenean

Parte Zaharrean AuzoEtxea behar dugu!!! AuzoEtxea aldarrikatzeko ekitaldiak

 


Parte Zaharreko AuzoEtxearen aldeko bigarren ekitaldian izango dugu bihar, hilak 25, asteazkena, 19:00etan, Plaza Berrian, Auzotarron ‘Solastrukea’: Parte Zaharreko AuzoEtxea irudikatzen: zer egin nahiko genuke? nola funtzionatu dezakegu?...
Auzotarren artean hizketan jarri eta AuzoEtxearen asmoari forma ematen hasiko gara:AuzoEtxea zertarako? Nolako jarduerak eta ekintzak bertan? Nola antolatuko gara?....

Argazkia: Irutxukoko Hitza

2014(e)ko ekainaren 21(a), larunbata

“Auzoetxeak egituratzeko erakundeen aurretik joan behar dugu, bi pauso aurrerago”

Joan zen asteartean (ekainak 17) Auzoetxeei buruz izan genuen hitzaldiaren kronika argitaratu du Irutxuloko Hitzak 
Hitzaldian Gernikako Astraren esperientzia eta Bidebietako Auzoenea zein Egiako Auzoetxea eraikitzen bizitzen ari diren prozesuak aurkeztu ziren, Parte Zaharreko AuzoEtxea irudikatzeko erreferentzia izan daitezkeenak
Datorren asteazkenean (ekainak 25, 19:00etan, Plaza Berrian) Parte Zaharreko AuzoEtxea irudikatzen hasteko Solastrukea egingo dugu

Irutxuloko Hitzatik hartutako zenbiati pasarte eta irudi dituzue jarraian:

Auzoetxeen gaia puru-purian dago hirian; proiektu bakoitzak bere berezitasun eta erritmoekin, hori bai. Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak Donostiako bi kasu eta Bizkaiko bat ekarri ditu gaur San Jeronimo kaleko ekitaldi aretora, beti ere Parte Zaharreko auzotarrek eurek esperientzia desberdinen berri izan dezaten, Auzoetxea eraikitzeko asmoa baitute eurek ere.

Auzoetxeei buruzko mahaingurua. (Argazkia: Aritz Sorzabal, Irutxuloko Hitza)
Gernikako Astra proiektuko Oier Plaza, Bidebietako Auzoeneako Goizalde Larraza eta Josu Lonbide eta Egiako Auzoetxearen sustatzaile Amalur Alvarez eta Ekain Ormazabal izan dira azalpenak ematen, errealitate desberdinetik abiatuta bada ere, gauza bera oinarri: herriak herriarentzat egindako proiektua behar du izan, autogestionatua eta horizontala. Beste ezaugarri garrantzitsu batean bat egin dute: erakundeen aurretik ibili behar dute egitasmoen bultzatzaileek, erabaki politikoei edo agintariek eurek planteatutako proposamenei itxaron gabe.

Aritz sorzabal kazetariaren kronika osorik irakurtzeko hemen klikatu

Gainera asteburu honetako paperezko edizioan erreportaje luze-zabala argitaratu dute (2. eta 3. orrialdeak oso-osorik). Hemen duzue argitaratutakoa:

2014(e)ko ekainaren 18(a), asteazkena

Parte Zaharreko hainbat eragilek Auzoetxearen alde egin dugu bat

Ekainaren 13an agerpen jendetsua egin genuen

Agerpenaren bideoa:


Agerpenaren berri eman zuen Irutxuloko Hitzak 

http://irutxulo.hitza.info/2014/06/13/109590/

Parte Zaharreko hainbat eragilek Auzoetxearen alde egin dute bat

Santa Maria elizaren aurrean egin dute agerraldia. (Argazkia: Aritz Sorzabal)
Santa Maria elizaren aurrean egin dute agerraldia. (Argazkia: Aritz Sorzabal)
Parte Zaharrean Bizi auzo elkartea, Orixe ikastolako guraso elkartea, Haraino aisialdi taldea, jai batzordea, Haur Kaldereroak, Kale Lagunak hockey taldea, Herria elkartea, Kai Harripe elkartea, Arrano Beltza elkartea, gazte asanblada, Kresala, Hamaika Bat elkartea, Arrano, Alde Zaharra Kirol Elkartea… Parte Zaharreko hainbat eragilek agerraldia egin dute gaur, Santa Maria elizaren aurrean, bizilagunek beharrezkotzat jotzen duten Auzoetxearen alde.
Aspaldiko eskaera da Auzoetxea, eta azken urteetan indartu egin da aldarria. Udalak antolatutako Auzoak eta Herriak Donostia Indartzen prozesuan lehentasun gisa definitu zuten auzotarrek, duela bi urte; gauza bera egin zuten prozesu honen bigarren fasean, duela hilabete gutxi. Auzoetxea egokitzeko lekua ere begiz jota dute bizillagunek: Kanpandegi kaleko Orixe ikastolaren egoitza ohia, duela sei urtez geroztik erabilerarik ez duena. Auzoetxea bertan egokitzeko, udal gobernuak eskaera formala egin zion duela aste gutxi Eusko Jaurlaritzari eraikina itzul diezaion, auzotarren esku uzteko. Izan ere, eraikina udalarena da, nahiz eta bere garaian Hezkuntza ekipamendurako utzi zion Jaurlaritzari.
... ... ...
Era berean, Auzoetxearen eztabaida auzoan barrena zabal dadin, solasaldiak antolatuko dituzte ekainean, Auzoetxearen beharraz eta egituraz hitz egiteko. Honen harira, datorren asteartean, hilaren 17an, Auzoetxeak, auzotarrok gestionatutako gune sozio-kulturalak: esperientziak eta egitasmoak solasaldia egingo dute. San Jeronimo kaleko ekitaldi aretoan izango da, 19:00etan. Bidebietako Auzoeneako kdeak eta Egiako Auzoetxeakoak izango dira bertan, besteak beste. Hilaren 25ean, berriz, Solastrukea izenekoa egingo dute bizilagunekin, Parte Zaharreko Auzoetxea irudikatzen: zer egin nahiko genuke? Nola funtzionatu dezakegu? izenburuarekin. Konstituzio plazan izango da, 19:00etan