Ekainaren 13an agerpen jendetsua egin genuen
Agerpenaren bideoa:
Agerpenaren berri eman zuen Irutxuloko Hitzak
http://irutxulo.hitza.info/2014/06/13/109590/
Parte Zaharreko hainbat eragilek Auzoetxearen alde egin dute bat
Parte Zaharrean Bizi auzo elkartea, Orixe ikastolako guraso elkartea,
Haraino aisialdi taldea, jai batzordea, Haur Kaldereroak, Kale Lagunak
hockey taldea, Herria elkartea, Kai Harripe elkartea, Arrano Beltza
elkartea, gazte asanblada, Kresala, Hamaika Bat elkartea, Arrano, Alde
Zaharra Kirol Elkartea… Parte Zaharreko hainbat eragilek agerraldia egin
dute gaur, Santa Maria elizaren aurrean, bizilagunek beharrezkotzat
jotzen duten Auzoetxearen alde.
Aspaldiko eskaera da Auzoetxea, eta azken urteetan indartu egin da
aldarria. Udalak antolatutako Auzoak eta Herriak Donostia Indartzen
prozesuan lehentasun gisa definitu zuten auzotarrek, duela bi urte;
gauza bera egin zuten prozesu honen bigarren fasean, duela hilabete
gutxi. Auzoetxea egokitzeko lekua ere begiz jota dute bizillagunek:
Kanpandegi kaleko Orixe ikastolaren egoitza ohia, duela sei urtez
geroztik erabilerarik ez duena. Auzoetxea bertan egokitzeko, udal
gobernuak eskaera formala egin zion duela aste gutxi Eusko Jaurlaritzari
eraikina itzul diezaion, auzotarren esku uzteko. Izan ere, eraikina
udalarena da, nahiz eta bere garaian Hezkuntza ekipamendurako utzi zion
Jaurlaritzari.
... ... ...
Era berean, Auzoetxearen eztabaida auzoan barrena zabal dadin,
solasaldiak antolatuko dituzte ekainean, Auzoetxearen beharraz eta
egituraz hitz egiteko. Honen harira, datorren asteartean, hilaren 17an, Auzoetxeak, auzotarrok gestionatutako gune sozio-kulturalak: esperientziak eta egitasmoak solasaldia
egingo dute. San Jeronimo kaleko ekitaldi aretoan izango da, 19:00etan.
Bidebietako Auzoeneako kdeak eta Egiako Auzoetxeakoak izango dira
bertan, besteak beste. Hilaren 25ean, berriz, Solastrukea izenekoa egingo dute bizilagunekin, Parte Zaharreko Auzoetxea irudikatzen: zer egin nahiko genuke? Nola funtzionatu dezakegu? izenburuarekin. Konstituzio plazan izango da, 19:00etan
Osorik irakurtzeko: http://irutxulo.hitza.info/2014/06/13/109590/
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina