Hitzaldian Gernikako Astraren esperientzia eta Bidebietako Auzoenea zein Egiako Auzoetxea eraikitzen bizitzen ari diren prozesuak aurkeztu ziren, Parte Zaharreko AuzoEtxea irudikatzeko erreferentzia izan daitezkeenak
Datorren asteazkenean (ekainak 25, 19:00etan, Plaza Berrian) Parte Zaharreko AuzoEtxea irudikatzen hasteko Solastrukea egingo dugu
Irutxuloko Hitzatik hartutako zenbiati pasarte eta irudi dituzue jarraian:
Auzoetxeen gaia puru-purian dago hirian; proiektu bakoitzak bere berezitasun eta erritmoekin, hori bai. Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak Donostiako bi kasu eta Bizkaiko bat ekarri ditu gaur San Jeronimo kaleko ekitaldi aretora, beti ere Parte Zaharreko auzotarrek eurek esperientzia desberdinen berri izan dezaten, Auzoetxea eraikitzeko asmoa baitute eurek ere.
Auzoetxeei buruzko mahaingurua. (Argazkia: Aritz Sorzabal, Irutxuloko Hitza) |
Aritz sorzabal kazetariaren kronika osorik irakurtzeko hemen klikatu
Gainera asteburu honetako paperezko edizioan erreportaje luze-zabala argitaratu dute (2. eta 3. orrialdeak oso-osorik). Hemen duzue argitaratutakoa:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina